2024ko urriaren 28a 07:40
Santikutz Abesbatzaren ekimenez, goi-mailako ahots kontzertua izango dugu.
Mixturas 2024 da In Tempore Abesbatza Coro & Ensemblek proposatzen duen kontzertuaren izena,

hain zuzen ere, konpositore garaikide handien obren mugimenduen sorta bat

biltzen duen programarako;

abangoardiako musika, maila artistikoan nahiz kontzeptualean,

tradizio klasikoa eta tonala, musika zinematografikoa eta nazioarteko folklorearen

sonoritateak, harmoniak eta erritmoak nahasten dituena. Era berean, In Temporek ikus-entzunezko sorkuntzak ditu ezaugarri;

izan ere, musika-proposamen orotan txertatzen ditu eta IkusArteko sortzaileek

programa bakoitzerako berariaz diseinatzen dituzte.

Argiztapenak esperientzia artistikoa are aberatsagoa bilakatu eta

ikuslea zentzumenentzako bidaia batean murgiltzen dute.